XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PROJEKTUA: 1 Abako baten eraiketaAbakoa oso tresna zaharra da, antzinatik ezagutua eta Txinan nahiz Sortaldeko lurralde gehienetan gaur egun oraindik ere erabilia.
Duten ohiturarekin oso trebeak bihurtu dira bere erabilieran; eta, kalkulurako oso egokia denez, normala izaten da dendariak abakoarekin kontuak egiten ikustea.
Abakoa egiteko behar den materiala:6 ziri
42 bola (7 gorri,7 urdin,7 zuri,7 beltz,7 berde,7 hori)
markoa egiteko lau egur-puska
Goiko dibujo horretan ikusten denez, ziri bakoitzean, 7 bola daude egur batez bereiziturik: bost goiko aldean, eta bi behekoan.
Eskuinetatik hasita lehenengo zirian dauden bolatxoek batekoak adierazten dituzte; beti ere, beheko aldeko bakoitzak goikoan dauden bost bezainbat balio du; beraz, lehenengo zirian dauden beheko bolek bostekoak adierazten dituzte.
Bigarren zirikoak hamarrekoak dira, beheko bakoitza goiko bost bezainbat izanik (50).
Hirugarren zirikoak ehunekoak dira, beheko bakoitza goiko bosten bezainbat izanik (500).
Hona hemen zenbait zenbakiren adierazpena abako bideaz.